Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko ikastetxeetako eta pintura eskoletako ikasleek parte hartu dute lehiaketan marrazki pila batekin eta horregatik antolatzaileek eskerrak eman nahi izan dizkiete. Elkarteko kideez osatutako epaimahaiak honako sariak banatu zituen: LHko 5. eta 6. mailan. 1. Lide Agirre Lopez (Ikastola Iñigo Aritza) 40 euroko deskontu txartela.2. Markel Galbete Arnanz (Ikastola Iñigo Aritza - Koldo Arnanzen ikaslea) 30 euroko deskontu txartela.3. Olaia Perez Merchan (Zalduondoarra - Itziar Nazabalen ikaslea)15 euroko deskontu txartela.LHko 1. eta 4 mailan1. Olatz Azaceta Pelaez (Iñigo Aritza - Itziar Nazabalen ikaslea) 40 euroko deskontu txartela. 2. Asier Bujanda Muñoz (Iñigo Aritza - Itziar Nazabal ikaslea) 30 euroko deskontu txartela.3. Sofia Balbosa (Jesusen Bihotza Ikastetxea) 15 euroko deskontu txartela.Haur hezkuntza.1. Monica Guisado (Zelandi I.P. - Itziar Nazabal ikaslea) eskola materialeko lotea. 2. Leire Nuncio (C.P. Zelandi - Itziar Nazabal ikaslea) eskola materialeko lotea3. Xabier Alegría (lakuntzarra - Koldo Arnanzen ikaslea).SegidaAltsasuko Dendarien elkartearen gabonetako kanpaina gaur, ostirala, eginen den zozketa batekin osatuko da. Donostiako talasoterapia batera joateko 3 txartel bikoitz eta elkartekoak diren komertzioetan egun bakarrean 3.000 euro gastatzeko txartela zozketatuko dira. Azken hori eskuratzen duenak, heldu den ostiralean, elkartearen irudia eta megafonia duen furgoneta batean Altsasun barna gutxienez elkarteko 10 dendetan erosketak eginen ditu.