Udarako gazte-trukea prestatzen ari dira

Guaixe 2007ko abenduaren 24a

Udan eginen litzateke trukea eta Europako Batasuneko beste herri bateko gazteekin eginen litzateke trukea. Horretarako Gazteria izeneko europar programa baliatu nahi da. Programa horrek gazteen autogestioa eta antolakuntza lantzea du helburu. Hala, gazteek Europatik laguntza bat jasoko dute. Baina guztia ordaintzeko ez da nahikoa izanen. Horregatik gazteek ekintzak antolatu beharko dituzte aldea estaltzeko. Hori dela eta, gazte altsasuarrak hasi dira zenbait ekitaldi antolatzen. Hala, haurrendako 3 film emanaldi iragarri dituzte gabonetarako. Iortia kultur gunean izanen dira emanaldiak, 17:00etan. Abenduaren 28an Shreck 3 filma ikusteko aukera izanen da, hilaren 31n, Encantada eta, azkenik, ilbeltzaren 4an La brújula dorada filma emanen dute. Gazteek "aurrerantzean antolatuko diren ekintza guztietan parte hartzera" deitu dute. Altsasuko Udalaren laguntza du ekimenak.