Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kima euskara taldeak antolatu du topaketa eta bere helburua da "jolasen eta dinamiken bidez hizkuntzari zuku guztia ateratzeko moduak edo trikimailuak erakustea" gazteei. Parte hartzaileen kopurua 25era dago mugatuta. Interesatuek izena emateko Gure Etxean dagoen Gazteriaren bulegotik pasa, hara deitu 948 564 785 edo gazteria@altsasu.net e-postara mezua bidali dezakete. Beste aukera altsasuneuskaraz@euskalerria.org e-postan izena ematea da. Parte hartzaile guztiek, akaberan, opari bana jasoko dute.