Domeka eguerdirako udaletxean zeuden 1990an jaiotako gazteak, 29 mutil eta 44 neska. Zorteak nahi izan zuen lehen erregea Iker Perkaz Mayorri tokatzea. Lanbide Heziketa institutuan soldadura gradu ertaina ikasten ari da. Ikastetxe berean dabil ikasten soldadura errege-orde den Mikel Sarazibar. Neska guztiak ezin izan zuten domekako zozketan parte hartu eta haien lagunek haien ordez hartu zuten kartak. Hala suertatu zen erregina Eider Leoz Crespo. Aralarko Mikel Donea institutuko batxilergoko ikasle horri antolakuntza lanetan Maialen Agirre Santanok lagunduko dio, Iruñeko Maria Inmaculada ikastetxean erizaintza modulua ikasten ari dena. Dantza73 kintoak astelehenetik otsailaren 3ra bitartean zortzikoa, jota eta porrusalda dantzak ikasten izanen dira. Burunda pilotalekuan bilduko dira egunero, 21:00etatik 22:00etara. Juan Cruz Bengoetxea Maturana eta Oskar Goikoetxea Llena izanen dituzte irakasle. Biek ere Luis Mari Lopez de Goikoetxea Sueskunek utzitako tokia beteko dute. Izan ere, 68az geroztik kintoen dantza irakasle izan dena ospitalean gaixo dago eta ezin izanen du aurten egiteko hori bete. KintoakMutilak: Iker Perkaz Mayor, Mikel Sarazibar Fresneda, Iñaki Gomez Galan, David Aldeano Gomez, Andoni Lopez de Sabando Chamorro, Juanma Lanz Goikoetxea, Haitz Bujanda Moro, Carlos Miguel Teixeira Carreira, Xabier Artigas Lopez, Xabier Gonzalez Garcia, Adur Agirre Ulaiar, Mikel Uribe Napal, Asier Gonzalez Zufiaurre, Xabier Mendia Diez, Iñaki Aldasoro Lezea, Unai Paniagua Zubikoa, Fernando Gomez Noain, Goyo Rodriguez Marquez, Jose Blazquez Gayado, Hodei Unamuno Goikoetxea, Patxi Aranguiz Oiarbide, Victor M. Lobo Rodriguez, Ruben Perez Sodornil, Raul Exposito Higuero, Eduardo Joao, Ruben Barroso Olmedillo, David Hernandez Marcos, Arkaitz Flores Mazkiaran eta Ibai Jimenez Claver. Neskak: Eider Leoz Crespo, Maialen Agirre Santano, Naia Serna Cayo, Jone Unamuno Mariñelarena, Eider Alzelai Urdaniz, Haizea Ramirez de Alda Pozueta, Garazi Retegi Anzizar, Jaione Elorza Arregi, Nerea Berbera Lekuona, Edurne Urizar Alvaro, Nerea Martinaz Ramos, Ainara Lakuntza Mazkiaran, Alazne Ginea Jimenez, Alba Costa Lorenzo, Idoia Miguel Martiarena, Izaskun Jarones Bergera, Dayana Percaz Mayor, Erkuden Arroyo Abad, Sheila García Palacios, Izaskun Abucide Aylagas, Maider Amiama Goikoetxea, Itxaso San Miguel Díez, Nerea Azanza Ruiz, Maialen Olmedillo Oraa, Itxaso Ilistreca Larrea, Rakel Valenzuela Ganuza, Sheyla Castillo Ubierna, Josune Díaz Arce, Arantxa Mendoza Albizu, Leire Razkin Galan, Saioa Arregi Olivenza, Garazi Arteaga Zeberio, Maider Garcia Letona, Maitane Gonzalez Azpiroz, Itziar Perez Argomaniz, Edurne Fernandez de Garayalde y Lazcano Crespo, Maider Vera Marcos, Saray Bravo Garcia, Beatriz Garcia Serrano, Cristina Lopez Berasategi, Beatriz Ganuza Borrega, Sandra Martin Bartolome, Jessica Rivera Guamar, Yadira Palacios Reyes eta Anabel Villaseca Gomez.