Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Munch, bere bizi atormentatuaz gain, muturreko beste faktore batzuek eraman zuten El Grito margotzera. Faktore horietako bat da 1883an Indonesiako Krakatoa Sumendiak izan zuen erupzioa. Erupzio horren ondoren, Europako arratsak kolore gorriz tindatu ziren; Espresionismoaren ikono den bere obra honetan ikus dezakegun bezalaxe.Artistaren idazki pertsonalak eta momentuko argazkiak aztertu ondoren, jakitunen konklusioa izan da oihaleko zeru gorri hori Krakatoa Sumendiaren erupzioaren eraginetik datorrela.Orain arte uste zen koadro urduri hori egiteko inspirazioa bere familiaren heriotzaren tragedia izan zela; baina, ikus dezakegunez, dena ez zen fantasia. Sumendi haren erupzioak 37 metroko altuerako laba olatuak sortu zituen, eta egotzitako gasek Noruegako atmosfera bete zuten 1883ko azarotik hurrengo urteko otsaileraino.Beraz, fenomeno natural honek ikaragarri hunkitu eta inspiratu zuen Munch El Grito egitean. Baina honetaz gain, badakigu atzean ageri den paisaia Osloko horia dela, Ekeberg menditik ikusita. Eta lehen planoan ikus dezakegun figura androgino hori egiteko, berriz, Pariseko Musée de L’Homme izenekoan ikusiriko Peruko momia batean inspiratu izan zela.Itziar Nazabal Regueira