Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko txirrindulariak Los Angeleserako bidea hartu zuen atzo, pistako txirrindularitzako Espainiako selekzioarekin. Asteburu honetan, hilaren 18tik 20ra, Munduko Koparen 3. kanporaketa jokatuko da bertan.Abiadura proban parte hartuko du altsasuarrak, Salvador Meliá eta Alvaro Alonsorekin batera. Txirrindulariak Mexikoko hirian egon dira proba prestatzen. Cabeza de Vaca entrenatzaileak esandakoaren arabera, egindako testak onak izan dira eta baikorrak dira. Altsasuarra Keirin modalitatean arituko da.