Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Jatetxe madrildarretik azken hilabeteetan pasa direnak Helena Santanoren azken sorkuntzak ikusteko aukera izan dute. Horien artean, Iortia kultur gunean 2006ko abenduan egin zuen erakusketa kolektiboan izan ziren hainbat obra. Gainera, etapa berri bati atea zabaldu diotenak txuri beltzean egindako lanak ere zintzilikatu ditu Madrilen. Beti ere, abstrakzioaren bidean. Madrilgo erakusketa Cristian Varela disko jartzailearekin Helenak duen harremanetik sortu da. Iazko marsuaren 9an elkar ezagutu zuten biek, Lekunberriko 31 aretoan. Orduko hartan DJk musika jartzen zuen bitartean, Helenak musikak iradokitzen zionaren erritmoan, bat-batean, tamaina handiko koadro bat marraztu zuen. Helenak berak esan digunez, "musikaren bidez abstrakzioan ikertzen dut". Action painting izena eman zion esperientzia hari. Cristian Varela musikari espainiarrari Helena Santanoren lana gustatu egin zitzaion eta Action painting-a errepikatzeko proposatu zion. Hala, margolari altsasuarrak esperientzia errepikatu zuen iazko agorril bukaeran Burgosen ospatu zen "arte eta pentsamendu elektronikoko" Electrosonic Festival 2007an. Cristian Varela eta Marco Bailey DJk itxi zuten emanaldia egun batean eta haiek jarritako musikak iradokitzen zuena mihisera eraman zuen Helenak. Margolan hura Cristian Varelak berak eskuratu zuen.