Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
18 urte igaro behar izan dira Espainan azken bi hamarkadetan gehien irakurri den liburuak (Los pilares de la tierrak) bigarren partea izan dezan. Honela, "Un mundo sin fin" liburuarekin Ken Folletek berriro ere Kingsbridgeko tenpluaren gorabeherak berrartu ditu. Oraingoan ordea, Gasteizko Santa Maríako tenplu gotikoan oinarritu eta inpiratua, bere istoria osatzerako orduan.Duela bost urte Ken Follettek lehen aldiz zapaldu zuen Gasteizko katedral zaharra, eta Santa Maria elizaren zaharberritze prozesuaren arduradunetako batekin, Juan Ignazio Lasagabasterrekin, tenplua ordu luzez gainbegiratu ondoren, angeluengatik, bobedengatik, hainbat eraikitze prozesurengatik, birako eskaileren inklinazio graduengatik eta konplexutasun tekniko handiko beste zenbait gauzarengatik galdetuko zuen. Dirudienez, erantzunekin asetuta, Arabako hiriburura eginiko lehen bisita honen ondoren emanen zuen munduan zehar miloika pertsonek irrika zuten berria: ordurarte bere maisulana zen eleberriak, bigarren partea izango zuen.Honela, Los pilares de la tierra liburuaren muina Kingsbridgeko katedralaren eraikitzea bada, jarraipenean, mamia katedral beraren ahultzea eta narriatzea da. Edo beste era batean esanda, bere obran agertzen den Kingbridgeko tenpluaren narriatze eta zaharberritze prozesua, Gasteizko Santa Mariako katedrale gotikoan funtsatu du.Baina ez hori bakarrik. Gauza gehigo eraman zituen idazleak Euskal Herritik. Ehundaka gasteiztar anonimoren bizitzak ere baliatu baititu bere obrako pertonaiei bizia emateko. Izan ere, katadralaren zaharberritze prozesuaren nondik norakoak gordetzen dituzten harresi, horma, liburu eta ordenagailu guztien artean, Ken Follettek, ehundaka istorio arkitektoniko aurkitzeaz gain, mendeetan zehar Gasteizko katedralaren inguruan lan egin eta bizi izan diren gasteiztarren bizitzetan ere arakatu baitu. Ondoren, izenik gabeko gasteiztar horien guztien bizipenak bere obran txertatzeko.Ezpairik gabe beraz, idazleak asko zor dio Gasteizko hiriari. Baina alderantziz? Ernest Hemingwayk Iruñea eta bere San Ferminei emandako sona emanen al dio Ken Follettek ere Gasteiz eta bere katedralari? Auskalo. Momentuz behintzat, gasteiztarrek, euren asmorik onenarekin, eskultura bat jaso diote idazle galestarrari, katedralari eratxikia.