Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bigarren hitzaldia otsailaren 20an izanen da. Bertan, Jon Maia bertsolaria arituko da Apaizak obeto espedizioari buruz. Bukatzeko, martxoaren 12an ardo-dastatzea izanen da. Azken jarduera horretarako plazak mugatuak direnez, izena eman nahi duenak ikastolara hots egin beharko du. Iñigo Aritza ikastolak mota honetako ekitaldiak antolatu izan ditu, baina orain arte ikastola barrurako egin izan dira, aurten, berriz, ekitaldiak zabaldu nahi izan dituzte. Beraz, ekitaldi guztiak irekiak dira eta interesa duten guztiek parte har dezakete. AsteazkenekoaIlbeltzaren 23koa, hitzaldi bikoitza izanen da, elebitan eginen baita. Iñaki Eizmendi, gizarte hezitzailea 17:00etan arituko da euskaraz, Julio Ibarra, berriz, 18:45ean gaztelaniaz. Iñaki Eizmendik esperientzia handia du elebitasunaren inguruan eta euskara sustatzeko egitasmoetan. Seme-alabei, elebidunak izanda, eguneroko harremanetan euskararen aldeko hautua egiten laguntzeko ideiak eta baliabideak emango ditu. Hitzaldian, seme-alaben hizkuntza-jarreretan eta hizkuntza-jokabideetan zer dagoen aztertuko da, eta horretatik abiatuz hainbat ideia proposatu eta zalantza argitzen saiatuko dira. Gurasoei zuzenduriko hitzaldia izanik, haurtzaindegi zerbitzua egonen da. Esan bezala, antolatzailea Altsasuko Iñigo Aritza ikastola da, eta Altsasuko Udalaren laguntza du.