Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurretik egindako bost erreportajeren alde ezkutua erakusteko helburua du Barandiaranek proiektuarekin. Gaia eta pertsonaia horiek nolabait markatu egin zuten Barandiaran eta esan gabe utzitakoak kaleratu nahi ditu lan honetan. Idazleak aitortu duenez "aspaldi zuen buruan lan hau egitea"."Askotan gertatu izan zait erreportaje bat egin eta nolabait mugaren bat jarri behar izana. Hau da, atea itxi behar izan dut. Horregatik gai hauetan sakontzea da nire helburua".5 lan, 5 istorio.. Itxi gabeko 5 ate.Atea itxi ezinik proiektuaren barruan bost lan aurkeztu ditu Barandiaranek.1- Higinia Luz Aiestaranen argazki galdua, Ziraukin jaio (Nafarroa) eta Auschwitzen hildako (Polonia) emakumearen historia1995ean erreportaje luzea argitaratu zuen Kz gehigarrian, Egunkarian. Kontzentrazio eremuan izan zenik ere ez zekiten senideek, eta istorio osoa berrosatu ahal izan zuen Albertok erreportaje honetan. "Auschwitzen bertan preso guztiei egiten zitzaien argazkia ez nuen lortu" Lan honetan beraz, gai honi tiraka argazki horren istorioa kontatzen saiatuko da altsasuarra.2- Cordobako senidea, Argentinako diktaduraren garaian desagertutako euskaldun jatorriko jendeari buruzkoa1995ean Egunkariarendako landu zuen erreportaje sorta baterako joan zen Argentinara, eta han hainbat desagertutakoren senideak elkarrizketatu zituen. Itzuli bezperan, beste dei bat jaso zuen, Cordobako lagun batena, berak ere senidea zuela desagertua. Ez zuen "Ez nuen denborarik izan eta azkenean ez nuen erreportajean sartu. Ez nion deitu ere egin, erreportajea osatua eta burua oso nekatua nuelako. Askotan gogoratzen dut dei hura eta nolabait zorretan nago berarekin". 3- Nicolasa Agirrezabalagaren gurutzean, Zaragozako kartzelan gerra garaian fusilatutako 22 urteko mutrikuarra1940an fusilatu zuten Zaragozan emakume hau.Lizarrako Gumersindo kaputxinoak aitortza hartu zion fusilatzeko bezperan, eta ondoren, gurutze bat ordaindu zion Zaragozako kanposantuan Honek eskutitza bidali zion familiari. "Eskutitza eta gurutze harekin zer gertatu zen aztertu nahiko nuke". 4- Jesus Ulaiarren garaia. Etxarri-Aranazko alkatea izan zen Ulaiar eta ETAk hil zuen 1979an. 2004an omenaldia egin zion Basta Yak. Kazetari lanetan Basta Yak 2004an antolatutako omenaldian izan zen Etxarri Aranatzen eta ezagun asko ikusi zituen bertan. Inguruko herrietako adineko jendea, Basta Yakoekin bat etorri ez arren, hildakoa ezagutzen zutelako, lehen omenaldi publikoan parte hartu nahi izan zutenak. Egun horretan tentsioa handia izan zen herrian. "Zirrara berezia sortu zidan horrek eta orduko garaia aztertu nahiko nuke. Sakanan garai hartan ze giro zegoen".5- Martxoaren 11ko bi ordu. 2004ko martxoaren 11ko Madrilgo atentatuei buruzkoa.Egin gabeko erreportaje baten kronika izanen da hau kazetariaren ustetan. Goiz hartan leherketaren lehen berriarekin esnatu zen eta Madrilera joan eta han gertatzen ari zena kontatzeko beharra sentitu zuen. Madrilerako trena hartu ala ez zalantzan izan zen eta azkenean ezin izan zuen hartu. Beti damutu izan zaio eta bi ordu horien gogoetan egin nahi du lan honetan. Urte beteko lanaEzkutuan geratu ziren 5 istorio hauek dena den, badute ezaugarri komun bat. Alde batetik kazetaria bera, bere esperientzairekin lotutako gaiak direlako eta bestetik bortizkeria politikoa da bostetan lantzen den gai nagusia. Gai hau aukeratzearen zergatiaz galdetuta, "batzuetan gaiek ni aukeratzen nautela uste dut" erantzun du idazleak. 2009ko udaberrian argitaratu nahi du Elkarrek Barandiaranen lana beraz urte bete dauka bere liburua idazteko. Berak esan bezala "gaueko lana izanen da hau baina gogo handiz egindakoa". Esan gabe utzi zuena esateko garaia iritsi zaio Alberto Barandiarani. Itxi gabe utzitako ateak ixteko garaia.