Asteburu honetan ekinen dio Altsasuk Nafarroako Kopari

Guaixe 2008ko urtarrilaren 17a

Igoera fasetik kanpo geratu ondoren, Nafarroako Kopan sartu da Altsasuko futbol taldea. Igande honetan hasi eta maiatza erdialdera arte luzatuko da txapelketa. Nafarroako Kopako 2. taldea egokitu zaie altsasuarrei eta 8 talderekin lehiatu beharko da bertan.Etxetik kanpo hasiko dute altsasuarrek 1. jardunaldia, Castillo de Tiebasen aurka. Igandean izanen da, 16:00etan.