Egunkaria batzordea "birsortzeko" deia

Guaixe 2008ko urtarrilaren 21a

Lehen bilkura ostiralerako jarri dute, 19:30ean, Gure Etxea eraikinean. Egunkaria batzordea "birsortzeko" emandako arrazoien artean daude "otsailaren 20an bost urte beteko dira Espainiako Auzitegi Nazionalak Euskaldunon Egunkaria itxi zuenetik" eta "epaiketa egiteko bidean" dela. Deialdia egin duten euskaltzaleek diotenez, "auzipetuek osatzen duten Egunkariaren Alde Elkarteak herriz herri antolatzen hastea komenigarri ikusi du" eta "luzatutako erronkari heldu nahi diogu".