Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Norgehiagoka zaila zeukaten Altsasuko neskek asteburuan. Taula nagusian 2. postuan daudenen etxean jolastu zuten. Bi taldeen arteko aldea nabaria izan zen: 97-26 irabazi zieten Lizarrakoek.9. postuan jarraitzen du Altsasuk, 10. den Lagunak taldearekin 13 puntura berdinduta. 10 puntura du liderra. Bihar 7. tokian dagoen Oberena A UPNA taldea hartuko du etxean, Zelandi kiroldegian, 16:00etan. Ea emaitza ona lortzen duen.