Gas ihesa Ferial kalean

Guaixe 2008ko urtarrilaren 25a

Gaur, 11:15 aldera, gas ihesa izan da Ferial kaleko 37. zenbakiaren parean. Altsasuko Udaltzaingoak jakitera eman digunez, lur azpian hodiak sartzeko lanean ari zen hondeamakina batek gas hodia hautsi du. Horren ondorioz gasa gogoz ateratzen hasi da. Isuria txikitzeko asmoz harea bota dute hausturaren gainean, baila, hala ere, gasa ihes egiten jarraitu du.Gas enpresa jakinaren gainean jarri dute, baina ordu bat inguru behar izan da isuria mozteko. Orduan, oraindik ere nabaria zen gasaren usaina. Suhiltzaileak ere gerturatu dira Ferial kalera. Ez da ezbehar pertsonalik izan eta inguru hartako gas hornidura moztu denean auzokideei etxebizitzak aireztatzeko eskatu diete. Konponketa lanak berehala hastekoak ziren.