Golden Apple Quartet, serio, Altsasun

Guaixe 2008ko urtarrilaren 25a

Ikuskizun berrian laukoteak dioenez, "entretenimendu, sorpresa eta ongi pasatzeko ariketa berria" egin du. Oholtza gainean emandako urteetako eskarmentua erabili dute "orain arte esploratu gabe zituzten esparruetan sartzeko". Horretarako Carlos Zabalaren gidoilariaren eta Patxi Barco zuzendariaren laguntza izan dute. Haien bidez harilkatu dute "ikuskizun berriak egiten duen musika ibilbidea". Edi Naudoren eszenografoa ere aldamenean izan du laukoak. Los Golden en Serio ikuskizunean laukoteak orain arte ukitu ez zituen musika genero eta estiloak hartzen ditu, esaterako: flamenkoa, opera, zirkua, txotxongiloak eta beste. Guztia Golden erako ikuskizun "dibertigarria" sortzeko. 21 urtetan musikari donostiarrek ondu duten 7. ikuskizuna da Los Golden en serio. Bihar, Iortiara 20:30ean hurbiltzen direnak ordu eta erdi ongi pasatzeko aukera izanen dute.