4 atxilotu harategi batean lapurtzeagatik

Guaixe 2008ko urtarrilaren 30a

Guardia Civilak jakitera eman duenez atxiloketa astelehenean 5:10 aldera izan zen. Donostiarako bidean A-1ean zihoan auto bat geldiaraziz omen zuten kontrol batean. Agenteak ohartu ziren autotik txanponak zituen poltsa bat bota zutela. Aldi berean ohartu omen ziren autoaren atzeko aldean supermerkatu bateko hainbat produktu ikusi zituzten eta lapurtuak izan zitezkeela sumatu zuten. Dirua eta produktuak nondik zetozen jakiteko Guardia Civilek egin zuten ikerketak Altsasuko harategi batera eraman zituen.