Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurrekoetan ez bezala, oraingoan, bidearen hasiera autoz egin beharko da, Santa Barbara baselizara gerturatu ahal izateko. Handik abiatuta Altsasuko hego-mendebaldeko toki izenak ezagutzeko aukera emanen duen ibilaldia prestatu dute. Euskaltzale altsasuarrek, ohi dutenez, adin guztietako publikoan pentsatuz prestatu dute irteera, "hala, haurrek gurasoen laguntzaz, Altsasu beste modu batera ezagutzeko aukera izanen dute". Izan ere, ibilaldien helburua ez da hasieratik aldatu: "Altsasu toponimiaren ikuspegitik ezagutzeko aukera ematea" eta, bide batez, "jakitera ematea gure arbasoek bere ingurua nola eta zergatik izendatu zuten izen jakin batekin". Dermioan barnako ibilbidean jasotzen diren azalpenak "parte hartzaile guztiek jasoko duten bitxikeriaz betetako materialarekin" osatuko dira. Kimak larunbat arratsalde "ederra" pasatzeko gonbitea egin du.