Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gazteak moldaerraza den pasta hori erabiltzeko aukera izanen dute. Nahi duten itxura eman eta koloreak nahi eran konbinatuz belarritakoak, idunekoak edo beste edozer sortzeko aukera izanen dute. Fimo ikastaroarekin abiatuko da otsaileko gazte txokoaren jarduera. Jakina denez, gazte txokoak bere ateak asteburu eta jai egunetan zabaltzen ditu, 17:00etatik 21:00etara.Bestalde, eraikin berean dagoen gazte informazio gunean, otsailaren 5ean, 15:30etik 17:15era sexu-aholkularitza zerbitzua izanen da, hilero moduan. Gaztek sexuaz dituzten zalantzak argitu eta bestelako kontsultak egiteko aukera dute aholkularitza horretan.