Bigarrenean ere garaile

Guaixe 2008ko urtarrilaren 29a

Altsasuarrek zuten guztia eman zuten partiduaren lehen zatian. Berehala aurreratu ziren markagailuan, 4. minutuan, Mikelen golari esker. Hortik aurrera ere zelaian nagusi izan ziren eta joko ona erakutsi zuten. 28. minutuan iritsi zen etxekoen bigarren gola, berriz ere Mikelek sartua. Bigarren zatian aldea handitzeko anbiziorik gabe atera ziren Altsasukoak, eta ondorioz, joko kaxkarragoa erakutsi zuten. Azpimarratzekoa da Altsasuko kapitainak egindako lana.Bide onetik doa Altsasuko taldea. Bi partidutik bitan irabazi dute eta 6 punturekin 2. lekuan daude Bidezarraren atzetik. Goiko postuei begira garrantzitsua izanen da datorren jardunaldia, 3. tokian den Zarramonzaren aurka arituko da eta.