Ingurumenarekiko konpromisoa ikastetxetik

Guaixe 2008ko urtarrilaren 31

Ikastetxean aurretik ere konposta egiten bazen ere, aurten ingurumenarekiko duten kezka horretan sakondu eta Sagrado Corazon guztia bere baitan hartu duen heziketa programa jarri dute martxan. Josunek adierazi digunez, helburua da "ikastetxean sortzen diren hondakinak murriztea eta, bide batez, ikasleen bidez ingurumen kontzientzia hori haien etxeetara zabaltzea".Lan esparruakSagrado Corazonen lantzen ari diren 4 esparruetako 2 dira ura eta energia. Haien kontsumoa kontrolatu nahi da. Horretarako, ostiralero galdetegi bat ematen zaie ikasleei eta asteburuan etxean bete eta gero, astelehenean jaso egiten da. Horretaz DBHko ikasleak arduratzen dira. Josunek azaldu digunez, "haiek datuak bildu eta bilakaera aztertzen dute eta horren arabera ekobaleak banatzen dituzte". Ekobale horiek kurtso akabera ikasgelarako materiale didaktikoagatik eta etxeetan kontsumo urriko bonbila edo ur murriztaileengatik trukatuko dituzte. Horretarako finantziazio bila ari dira. Beste esparruetako bat da. Hala, papera birziklatzeko biltzen dute ikasleek, "kalitateari erreparatuz". Bildutakoa astero pisatzen dute. Horretaz gain, materia organikoa biltzen dute gero konposta egiteko (horretan 2 urte daramazkite). Josunek esan digunez, martxan jarritako programak ingurumen kontzientziazioaz aparte, bestelako ondorioak ere ekarri ditu: "Lehen Hezkuntzan fruta kontsumoa handitu egin da eta mota ezberdinetako hondakinak ez dituzte nahasten". Programarekin batera, ikasgai guztietan ingurumenarekin lotutako jarduerak egiten ari dira. Josunek aitortu duenez, "lan handia egin da, baina espero baino emaitza hobeak izan dira. Ikasleak oso motibatuta eta inplikatuta daude". Ilbeltzaren 11ko Guaixeko ikastetxetik atalean Sagrado Corazoneko ikasleek aurreratu bezala, ikastetxearen ekarpena Gazteok iraunkortasunarekin bat liburuan jasok oda. Liburua apirilean aurkeztuko da Madrilen eta haien proposamenak UNESCOko txosten orokorrera ere bidaliko dituzte.