Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hodei Mazkiaranek Palma de Mallorcan du hitzordua asteburu honetan, bertan baita Espaniako Txapelketa.19 urterekin elite mailan Iaz bi urrezko domina eta zilarrezko bat irabazi zituen 23 urtetik beherakoen artean. Aurten ere maila horretan lehiatzeko aukera dauka, baina maila gorenekoekin arituko da, UCI puntuak hartu eta olinpiadetara joateko aukerak gehitzeko. Munduko proban bezala, abiadura proban lehiatuko da banaka eta taldeka eta keirin modalitatean eta kilometroan ere arituko da. Altsasuar gazteak indartsu dago eta txapelketa ona egiteko esperantzarekin doa.Reyno de Navarra taldearekin Altsasuko txirrindulariak Reyno Navarra taldearekin lehiatuko da Espainiako Txapelketan. Taldean arituta, handitu eginen dira domina jasotzeko aukerak. Hector Rondan entrenatzailearen esanetan, Hodei Mazkiaranek abiadura, kilometroa eta keirin modalitatean urrezko domina irabazteko aukerak ditu.