Herritarren udal parte hartze araudirako EAE-ANVk ekarpena

Guaixe 2008ko otsailaren 1a

EAE-ANV-k bere ekarpen horretan dioenez "informazioa herritarrei eta erakundeei hausnartzea eta proposamenak egiteko" oinarria da. Altsasuarrak, beren erakundeak eta elkarteak informatzeko, ekintzaileek honako neurriak proposatzen dituzte: gobernu batzordean alderdi guztiek leku izatea, bestelako erabakia "aurrekari txarra delako eta eredu parte hartzailearen aldeko borondatea zalantzan jartzen duelako"; udal aldizkarian udalaren ekimenez gain, talde ezberdinenak eta haien arrazoiak gehitzea "eztabaida publikoa errazteko" eta gauza bera web orriarekin; udal informazioaren berri emanen dute informazio panelak herriko toki "estrategikoetan" jartzea; 012 telefonoa ezagutzera emateko kanpaina egitea eta, azkenik, udal bilkuren gai ordenak publikoak egitea. Parte hartze markoakEAE-ANV-rendako "informatua izan diren herritarrek bere iritzi eta proposamenak adierazteko toki bat behar dute". Horregatik, ekintzaileek zera proposatzen dute: udaleko informazio batzordeak arlo horretako erakundeei zabaltzea; herritar eta erakundeak udal bilkuretan adierazteko eta galde-erreguen txandan parte hartzeko aukera izatea eta proposamenen gutunontzia prestatzea iritziak jasotzeko. Horretaz gain, ekintzaileek diote badirela gaiak "duten garrantziagatik formula bereziak behar dituztenak". Hori garatzeko 3 gairen inguruan eztabaidatzea proposatzen du EAE-ANV-k: "nabarmenak diren gaien zerrenda osatzea; halako kasuetarako protokoloa adostea eta herri kontsultak".