Etxeren azken lana: "Bidea eginez"

Guaixe 2008ko otsailaren 1a

"Bidea eginez" da Etxe kantariaren disko berria. Diskoa grabatzerakoan esperientzia handiko jendea izan du alboan eta oso lagun handia duen Seiurte taldeko Iokin izan da laguntzarik handiena. Ondoren bere anai eta taldekide Iñaki eta Lor taldeko Ramiro ere elkartu ziren. Horrela ba, 2005eko ekainean Lorentzo Records estudioan grabatu zuen bere lehendabiziko diska Aitor Ariño teknikariaren gidaritzapean. Diska honetan gainera kolaborazio ezin hobeak izan ditu arlo guztietan; Ken 7 taldeko Eñaut besteak beste. Nahiz eta proiektuak abeslariaren izena eraman lagun arteko talde bat osatzea lortu nahi zuen Etxek, horrek diskoan isladatzen diren sentimendu berberak ateratzea errazten duelako. Oraingoan ere Pop rock doinuak landu ditu Etxek eta maitasunari, bakardadeari, pobrezian daudenei eta ezberdintasuna errespetatzeari abesten die, besteak beste. Iortia kultur guneak hartuko du bihar abeslari gazte hau iluntzeko 20:30ean. "Bidea eginez" bere azken lanaren aurkezpena ikusteko aukera izanen dute bertaratzen diren guztiek 4€ren truke.