Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
1,3 milioi euroko aurrekontua dute mojen ikastetxe zaharrean eginen diren egokitze lanek. Dirutza hori Kultura Ministerioaren kooperazio kulturalerako programatik aterako da. Estatuko aurrekontuen negoziaketan EAJ-PNV-k eta PSOE-k akordioa lortu zuten eta horregatik jasoko du Estatuarengandik diru hori Altsasuko Udalak. Iortiako berogailuaIortia kultur guneko berogailuak matxura bat du. Hala jakinarazi zuen alkateak azken bilkuran EAE-ANVk eskatuta. Abenduaz geroztik dago berogailua matxuratuta eta horrek kultur eraikineko gelak berotzeko egunez txandakatzea eskatzen du. Alkateak mantentze lanetako enpresaren txostenean oinarritua azaldu zuen Iortia kultur guneko berogailuak hasieratik ekarri dituela arazoak. Konponbidea berogailu berria jartzea litzateke. 90.000 eurotan aurreikusten da konponketa. Berogailu sistemaren enpresa hornitzailea italiarra da eta "badirudi desagertu" egin dela, esan zuen alkateak. Dirudienez beste kultur etxe batzuek antzeko egoera dute. EAE-ANVk proposatu zuen kaltetutako beste udalekin bat egitea eta elkarrekin ardurak bilatzea. SalaketaAltsasuko Udalak salatu egin zuen Urte Berri egunean Atarrabiako PSNko zinegotzi Alfonso Ukarrek jasandako erasoa eta herri hartan PSNren kontra agertutako pintaketak. UPNk aurkeztutako mozioarekin bat egin zuten erregionalistek, PSNk eta Nafarroa Baiko Unai Hualde eta Mari Carmen Otaegi. Koalizioko beste bi zinegotziak, Jonjo Agirre eta Iñaki Migel abstenitu egin ziren, "mamiarekin ados" bazeuden ere "tesxtuan gehiegikeriak" zeudelako. Aurretik mozioa puntuka bozkatzea proposatu zioten UPNri baina eskaera ez zen onartua izan. EAE-ANV eta IUN-NEB ere abstenitu ziren.