Francisco Javier Abad eta Estela Navascues izan ziren Altsasuko krosean lehenak

Guaixe 2008ko otsailaren 5a

Atletismoak lepo bete zuen Dantzaleku igandean. Altsasuko XXVI. Krosa ez ezik, Nafarroako kros motzeko eta beteranoen txapelketa ere jokoan zeuden. Zirkuitua ez zen nolanahikoa eta haizeak, lokatzak eta urak are zailagoa egin zuten. Hala ere, 160 lasterkari inguru animatu ziren parte hartzera, 33 emakumeen txandan, 61 gizonezkoen senior mailan eta 65 gizonezkoen beteranoen mailan. Sakana eta Nafarroako korrikalariez gain, beste erkidegoetako atletak ere erakarri zituen deiak. Senior mailako gizonek 5.000 metroko ibilbideari egin zioten aurre eta beste bi taldeek 4.000 metrokoari.Lasterketan hirugarrenak, Nafarroako txapeldun Batera lehiatu ziren senior eta beterano mailako emakumeak. Guztien artetik berehala nabarmendu zen Estela Navascues. Tuterarra ziztu bizian atera zen hasieratik eta ia lasterketa guztia egin zuen bakarrik. Bera izan zen 4.000 metroak egiten lehena eta, beraz, Altsasuko krosa irabazi zuena. Tuterarra Gaztela Leonen federatuta dago ordea, eta, ondorioz, ez zuen Nafarroako txapela jaso. Horretaz baliatu zen Maitane Melero. Estela Navascues eta Raquel Gomez estremadurarraren ondoren helmugan hirugarrena izan arren, Melero izan zen kros motzeko Nafarroako txapelduna. Nafarroako txapelketako podiuma Nerea Abregok eta Ana Casaresek osatu zuten. Beteranoen mailan berriz, Arantxa Ilundain izan zen emakumeetan lehena.Gizonen lasterketak erritmo bizia izan zuen hasieratik. Francisco Javier Abad eta Jaouad Boulame jarri ziren hasieratik lasterketaren buruan. Nafarroako txapelketa buruan, horiei jarraika abiatu ziren Garin Etxeberria, Amatriain, Bru, Cabrera eta Nagore nafarrak. Bata bestearen atzetik, taldeak elkarrekin egin zituen 1.000 metroko zirkuituaren lehen lau itzuliak. Baina denborak aurrera egin ahala, zirkuituaren gogortasunak eta erritmo biziak taldea murriztu zuten. Garaipena biren esku geratu zen: Abad eta Boulameren esku. Nafarren artekoa, berriz, Amatriain eta Garin artean erabakiko zela argitu zen. Amatriainek iazko titulua errepikatzea zuen helburu eta bigarrenak, berriz, iaz galdutako txapela berreskuratzea. Iazko txapelduna izan zen bietan gogorrena, baina 3. itzulian erorikoa izan zuen eta, denbora asko galdu ez arren, konfiantza galdu zuen. Garin, berriz, gutxitik gehiagora joan zen. Helmugatik 600-700 metrora erritmoa bizitu zuen eta Amatrainek ez zuen hura jarraitzerik izan. Beteranoen artean Alfonso Serrano izan zen lehena, baina Nafarroako txapela Fernando Garciarendako izan zen.Dantzaleku Sakanakoak, lasterketa antolatzeaz gain, parte hartzera ere animatu ziren. Senior nahiz beteranoen mailan, primeran aritu ziren.Sailkapena Emakumezkoen senior maila Altsasuko krosa 1. Estela Navascues (Beste Iruña) 14:572. Raquel Gomez (Scania Pamplona Atletico) 15:373. Maitane Melero (Ardoi) 15:39Nafarroako txapelketa 1. Maitane Melero (Ardoi)2. Nerea Abrego (Scania Pamplona Atletico)3. Ana Casares (Hiru Herri)Emakumezkoen beterano maila 1. Arantxa Ilundain (Beste Iruña)2. Miren Itziar Lazurtegi (Beste Iruña)3. Rosa Mari Luena (Zumeatarra)Gizonezkoen senior maila Altsasuko krosa 1. Francisco Javier Abad (Ciclote Aranda) 13:042. Jaouad Boulame (Ribera At.) 13:063. Gabriel Garin (Hiru Herri) 13:0731. Iban Gonzalez (Dantzaleku Sakana) 14:3432. Javier Borrega (Dantzaleku Sakana) 14:3842. Juantxo Arregi (Dantzaleku Sakana) 14:5146. Esteban Berdud (Hiru Herri) 14:5755. Gorka Garcia (Dantzaleku Sakana) 15:5259. Antton Zelaia (Dantzaleku Sakana) 16:48Nafarroako txapelketa 1. Gabriel Garin (Hiru herri)2. Antonio Etxeberria (Beste Iruña)3. Raul Amatiain (Ardoi)Taldekako Nafarroako txapelketa 1. Ribera at.2. Beste Iruña3. Hiru Herri4. Ardoi5. Scania Pamplona Atletico6. Dantzaleku SakanaGizonezkoen beterano maila Altsasuko krosa 1. Fernando Garcia (Beste Iruña) 17:212. Alfonso Serrano (Ribera At.) 17:243. Carmelo Comas (Hiru Herri) 17:386. Francisco Javier Gomez (Dantzaleku Sakana) 17:5122. Julian Otaegi (Dantzaleku Sakana) 18:5534. Juantxo Azurmendi (Dantzaleku Sakana) 19:3036. Enrique Aldasoro (Dantzaleku Sakana) 19:5237. Casi Estarriaga (Dantzaleku Sakana) 19:5350. Jesus Maria Olmos (Dantzaleku Sakana) 20:5563. J.M. Mercero (Beste Iruña) 23:48Nafarroako txapelketa 1. Alfonso Serrano2. Carmelo Comas3. Juan Jose VizkayTaldekako Nafarroako Txapelketa 1. Hiru Herri2. Beste Iruña3. Ardoi4. Dantzaleku Sakana