Bigarren postuan jarraitzen du

Guaixe 2008ko otsailaren 7a

3. jardunaldia: Zarramonza 1 - Altsasu 1 Haizea alde zuela hasi zuen Altsasuk norgehiagoka. Kontzentratuta eta irabazteko indarrarekin atera ziren. Ate aurrean huts egiten zuten ordea. Etxeko atezaina eta defentsen arteko gaizki ulertuak gola sartzeko aukera eman zion Davilari eta ez zuen huts egin. Atsedenalditik bueltan, Zarramonzak erasoari eman zion eta berdinketaren gola sartu zuten.Altsasuko taldeak 2. postuan jarraitzen du 7 punturekin. Postu horrek ematen dien lasaitasunarekin, atsedena hartuko dute altsasuarrek asteburu honetan. Datorren jardunaldian 7. puntuan dagoen Idoia hartuko dute etxean.