Altsasuarrek ixten dute sailkapen taula

Guaixe 2008ko otsailaren 7a

15. jardunaldia: Lagunak 77-Avimauto Altsasu Ardoi 34 Altsasuko neskek ezin izan zuten Lagunak taldea gainditu. 77-34 galdu zuten Barañainen, joan zen asteburuan. Avimauto Altsasu sailkapen nagusiko azken tokian dago, 15 punturekin. Aurreko bi taldeak parez pare ditu, hurrenez hurren, 15 eta 16 punturekin. Asteburu honetan, Txantrea liderra hartuko dute etxean.