Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko 2. administrazioan ez dakite nor izan daitekeen, "altsasuarrez gain, asteazkeneroko azokarekin batera jende asko etortzen da eta, egia esan, ez da oraindik agertu". 14ko kinielaren asmatzaileak 51.638 euro eskuratu ditu. Hala jartzen du administrazioaren kanpoko aldean irakur daitekeen kartelean, "Loterias y Apuestas del Estadoko bat etorri da Iruñetik hura jartzera". Altsasuko administrazio horrek kinielako halako saria banatzen duen aurreneko aldia da. Baina loteria sariak eman izan ditu. Iazko apirilaren 21ean 1,2 milioi euro banatu zituen eta, 1996ko ilbeltzaren 27an, 820 milioi pezeta.