Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
EzbeharraIlbeltzaren 24an, 4:24ean, Apoyos Metalicos enpresan lanean ari zen C.H.P., 55 urteko altsasuarra. Langilea zutoin baten margotze- eta lehortze-prozesua despeditzen ari zenean gertatu zen ezbeharra, hura eusten zuen 4 metroko diametroa duen brida bat gainera erori zitzaion. Zaurituak hainbat traumatismo zituen, haietako bat buruan. Heriotza horrekin aurten, jada, hiru langile hil dira lan-istripuan Nafarroan. LABen arabera dagoeneko 13 dira aurten Euskal Herrian lanean hildakoak. GaitzespenaELA sindikatuak gogor gaitzetsi zuen gertatutakoa (hildakoa sindikatuko kide zen) eta haren familiari "dolumina eta elkartasuna" adierazi zion. ELAk enpresaburuei eskatu zien "erantzunkizunez" jokatzeko. ELAk gogorarazi zuen "legez, ugazabek bermatu behar dute gure osasuna eta bizitza lanean". CCOOk, bestalde, istripua zerk eragin zuen "xehetasunez" aztertzea eskatu zuen. Aldi berean, sindikatuak enpresaburuei "exijitu" zien lan prozeduren gaineko ikuskatzeak muturreraino eramateko. Horrekin batera, CCOOk eskatu zien ere lan arriskuen prebentzio arloan erabiltzen den materiala ezarritako lege neurrien araberakoa dela ziurtatzea. Administrazioari zuzenduz, sindikatuak eskatu zion "ikuskaritzak egiterakoan eta zigorrak jartzerakoan eraginkortasun eta koordinazio gehiagorekin aritzea".