Udalak aurten despeditu nahi ditu musika eskolako lanak

Guaixe 2008ko otsailaren 13a

Onartutakoaren arabera, Nafarroako Gobernuaren kontratazio portalean argitaratzen den unetik, enpresek 18 egun izanen dituzte eskaintzak egiteko. Udalaren asmoa martxoan lanak ematea da. Enpresa hartzaileak udal musika eskolako lanak despeditzeko 8 hilabete izanen ditu. Hau da, urtea despeditu aurretik bukatu beharko du. Horrela gertatuko balitz, udalak Kultura Ministerioaren diru laguntza osoa jasoko luke. Gogoan izan aipatu erakundeak Altsasuko udal musika eskolaren aurrekontu guztia estaliko duela, 1,3 milioi euro, hain zuzen.