Burunda txirrindulari taldeak 55 korrikalarirekin emanen dio hasiera denboraldiari

Guaixe 2008ko otsailaren 10a

Burunda txirrindulari taldeak maila ezberdinetako kide guztien aurkezpena egin zuen joan zen igandean Iortia kultur gunean. Bertan bildu ziren Burundak biltzen dituen talde eta maila ezberdinetako txirrindulariak eta horietako arduradunak. Profesional mailako Iker Flores, Pablo Urtasun eta Jorge Azanza ere, aurkezpen ekitaldian egon ziren, txirrindulari moduan hezi zituen taldeari esker ona adierazteko.Kaja Rural txirrindulari profesionalen harrobiBeste behin ere, Rural kutxa izanen da Burundako maila gorena, afizionatuena. Aurten, eraberritua etorri da taldea, 10 fitxaketa berrirekin. Taldearen ardatza 23 urtez azpiko txirrindulariek osatzen dute eta haiekin batera dira elite mailako hiru. Afizionatu mailako Rural Kutxaren aurrekontua 200.000 €-koa da.Taldeko koordinatzailea den Eskisabelen esanetan, txirrindulari gazteak heztea dute helburu nagusi eta "gogor lan egin eta iazko denboraldia berdintzen edo hobetzen" saiatuko dira. Hala ere, onartu zuen ez dela erraza izanen, iaz taldeko lau lagun pasatu baitziren profesional mailara.Sakandarrek igande honetan izanen dute lehen hitzordua, Guadianako zirkuituan, Badajozen, Espainiako Kopako lehen proban.Sakandar bakarra maila gorenean Rural Kutxa afizionatu mailan erreferentziazko taldea bada ere, txirrindulari gehienak kanpokoak ditu. Floren Eskisabelen hitzetan "Gazte mailako nafarrak pasa nahi genituen, baina ezin izan da. Beste taldeetan zerbait hobea eskainiko diete? Ez dakit. Hala ere, kanpoko txirrindulariak gugana etortzeko desiotan daude".Xabier Zabalo da taldeko sakandar bakarra. Olaztiarra, 23 urtez azpiko mailan lehiatuko da. 3. urtea du Xabierrek afizionatu mailan. Taldearen aurkezpen egunean adierazi zuenez, aurten bere asmoa "ongi ibiltzea" izanen da, eta "posible bada, irabaztea". Xabierrek begiz jota ditu Nafarroako eta Bidasoako itzuliak eta horietan, hain zuzen ere, ibili nahi du ongi. Bestela, denboraldi honetan taldeko elite mailako txirrindulariendako lan egitea tokatuko zaio Xabierri.Taldeak Txirrindularitza profesionalak une latzak bizi baditu ere, Sakanan osasuntsu jarraitzen du. Horren adierazgarri da urtez urte handitzen ari den Burunda txirrindula eskola. Aurten 25 haur inguru bilduko dira bertan. Taldeko lehendakari Pablo Lopezek esan zuenez, "ongi egindako lanaren emaitza da". Badirudi etorkizunean ere, Sakanak txirrindularien harrobi izaten jarraituko duela.Burunda txirrindula taldeak 35.000 €-ko aurrekontua du afizionatu mailatik beherakoendako.Rural kutxa (afizionatuak) Elite maila: Miguel Otxoa, Hector Espassandin, Ruben Martinez23 urtez beherakoak: Jon Garate, Alex Fabregas, Victor de la Parte, Enrique Varas, Ivan Gonzalez, Xabier Zabalo, Arturo Ariño, Pablo Torres, Manuel Salmeron, Jose Miguel Fernandez, Angel Moreno, Jose Luis Andujar, Jose Luis Carretero, Francisco Moreno, Albert Nafria.Rural kutxa (gazteak) Andoitz Azurmendi, Jon Irigoien, Ibai Jimenez, Xabier Garmendia, Andoni Palomino, Alvaro Sorbet eta Rodrigo AmaiaTalleres San Miguel (kadeteak) David Irigoien, Josu Vazquez eta Mikel VazquezKatealde-Razesa-Carb. Azazeta Txirrindulari eskola Hasi berriak: Iker Alvaro, Ailetz Lasa, Oihan Vinagre, Ander Jaka, Ivan Panadero, Josu Etxeberria, Josu Gabirondo, Maialen Aramendia, Eneko Vilar, Asier Juanez, Unai Baztan, Saioa Baztan, Alex Unzilla, Oihan Perez Cilaurren, Josu Jaka, Ander Iraizoz, Hodei Zia eta Andoni OcañaKimuak: Eneko Aramendia, Unai Lasa, Eneko Lopez Irigoien, Jon Alexis Cabrero, Ander Vinagre, Hector Panadero eta Aritz IrigoienHaurrak: Fernando Byron CabreraHorietaz gain, 16 zikloturista biltzen ditu Burunda Txirrindula Taldeak. Mountanbike sailean, berriz, 40 lagun daude.Badute nahiko lan Denboraldia hasita, lasterketei hasiera emateko unea iritsi da. Maila ezberdinetako txirrindulariek badute nahiko lan lasterketa horietara sasoian iristea nahi badute. Proba horietako batzuk Sakanan izanen dira eta Burunda txirrindulari taldeak antolatuko ditu.Burunda Txirrindulari Eskola Uztailaren 5ean, UrdiainenUztailaren 26 edo 27an, OlaztinUztailaren 19an, IturmendinIrailaren 6 edo 7an, ZiordinIrailaren 14an, AltsasunKadeteak Maiatzaren 25ean, AltsasunGazteak Apirilaren 19an eta irailaren 13an, AltsasunOlaztin, herriko festetan.Mountain bike Ekainaren 10ean, Altsasun (Altsasuko 13. BTT zeharkaldia)Proba herrikoiak Martxoan Altsasu (8-14 urteko haur eta gazteekin mendi-zeharkaldia)Urrian, Sakanan (Sakanako VII. Txirrindula eguna, Sakanako Mankomunitatearekin batera antolatua)