Ebro ibaiaren arroila ezagutzeko gonbidapena

Guaixe 2008ko otsailaren 15a

Altsasuko mendizaleek Burgosera eginen dute bidaia datorren Aste Santuan. Bertan, Ebro ibaiaren arroila ezagutzea izanen dute helburu. Mendizaleak martxoaren 19an aterako dira, 9:30ean eta martxoaren 23an, arratsaldean, eginen dute buelta.Altsasuko elkartea bidaiarako autobusa eta lotarako tokiak hartzeaz arduratuko da. Interesa duen orori jakinarazten dio martxoaren 1a izanen dela izena emateko azken eguna.