Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburu honetan Ballerupen, Danimarkan jokatu diren Mundu Kopako azken kanporaketaren ondoren, Hodei Mazkiaranek gertuago ditu olinpiadak. 12 selekzio onenendako ziren Pekinerako txartelak eta, asteburuko proben ondoren, Espainiako selekzioko abiadura taldeak 10. postuan dago.Txirrindulariek martxoaren 26tik 30era jokatuko den Manchesterreko mundiala dute orain helburu. UCIk aste honetan eguneratuko du UCI rankinga. Horrek argituko du Espainiako txirrindulariek mundialean izanen duten plaza kopurua eta olinpiadetara joateko behar izanen duten puntu kopurua.