Atsedenak ez die mesede egin

Guaixe 2008ko otsailaren 18a

Norgehiagoka txarra jokatu zuten futbolariek. Altsasukoak aurkarien atera gerturatzen ziren eta ez zuten atean asmatzen. Idoia, berriz, oso gutxitan iristen zen Altsasuko atera. Baina, zoritxarrez, 92. minutuan, atera iritsi eta gola sartu zuen.Duela bi aste 2. postuan zeudela hartu zuten altsasuarrek atseden jardunaldia. Jardunaldi horretan puntuak gehitu zituzten sakandarren aurkariek eta Altsasukoek ez dituzte alde horiek gutxitu asteburu honetan. 7 punturekin, 4. tokian daude orain, Bidezarra liderrarengandik 5 puntura. Datorren asteburuan, puntu berdinekin 3. lekuan dagoen Donezteberen zelaia bisitatu beharko dute. Koparen lehian sartzeko aukera ona dute altsasuarrek.