Evans igo zen atzokoan podiumera

Guaixe 2008ko otsailaren 19a

Joan zen urteko Tourrean bigarrena izan zen Caden Evansek irabazi zuen atzo, Andaluziako itzuliko bigarren etapa. Lehenengo portuan, Zafarrayan, 19 txirrindulariko taldea pelotoiarengandik bereizi zen. Tartean zegoen Caden Evans eta australiarrak indartsu zegoela erakutsi zuen: azken zatian eraso egin eta bakarrik iritsi zen helmugara. Jorge Azanza altsasuarraren taldekide Mekel Astarloza izan zen bigarrena. Clement Lhotellerie frantziarra da lider berria.Jorge Azanza sailkapen orokorreko 34. tokian dago, liderrarengandik 8:19era.Otura eta Jaen arteko 174,50 kilometro dituzte gaur txirrindulariek. Bidean, 2. mailako portu bat eta 3. mailako 4 gainditu beharko dituzte.