Beste txirrindulari mitiko bat podiumean

Guaixe 2008ko otsailaren 20a

Aurrekoan iaz Tour bikaina egin zuen Evans izan bazen azkarrena, atzo Petacchik irabazi zuen sprintean.Sailkapen orokorrean ere aldaketak egon dira: Pablo Lastras da lider berria. Azken portuan eraso egin zuen Caisse d´Epargneko txirrindulariak eta, Lhotellerie frantziarra atzean geratzen zela ikusita, Lastrasen taldeak aurrera jarraitu zuen, 25 lagunekin bakarrik geratu arte.Jorge Azanza altsasuarra sailkapen orokorreko 36. postuan dago, liderrarengandik 9:24ra.Txirrindulariek 173,50 kilometro dituzte gaur, La Guardia de Jaen eta Ecija artean. Ibilbidea aurreko egunetan baino zelaiagoa da. Portu bakarra izanen dute bidean, 3. mailakoa. Oraindik itzulia erabakitzeko dago, baina txirrindulariek gaur eta biharko egunak dituzte erakustaldia emateko.