Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo ere Alessandro Petacchi izan zen eguneko lana amaitzen lehena. 4 ordu, 18 minutu eta 46 segundo behar izan zituen La Guardia de Jaen eta Ecija arteko 173,50 kilometroak egiteko. Karpin taldeko Gustavo Dominguez, Andalucia Caja-Surreko Jesus Rosendo eta Extremadura Solitario taldeko Josu Modelo izan ziren eguneko protagonistak. Etapa hasi eta berehala egin zuten ihes hiru txirrindulariek. Baina liderraren taldeak egoera kontrolatu zuen une oro eta esprintean amaitu zen eguna. Beraz, itzulia amaitzeko etapa bakarra geratzen denean, Pablo Lastrasek jarraitzen du lider postuan, Lhotelleriekiko 48 segundoko aldearekin. Jorge Azanza sailkapen nagusiko 34. postuan dago, liderrarengandik 9:24 minutura.Itzulia amaitzeko, Antequera eta Cordoba arteko 155,20 kilometroko etapa geratzen zaie txirrindulariei. 3. mailako 2 portu puntuagarri dituzte bidean.