Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo ere, azkarrena izan zen Alessandro Petacchi. Italiarra izan da Andaluziako Itzuliko protagonista nagusia, bost etapatik 3 berarendako izan baitira. Caisse d´Epargneko Pablo Lastras izan da beste izarra. Madrildarrarendako izan da itzulia.Antequera eta Cordoba arteko azken etapan ez zen borrokarik falta izan. Gustavo Dominguez eta Johan Van Summerrek ihes egin zuten 16. kilometroan eta bakarrik egin zituzten 130 kilometro. Baina, berriz ere, etapa amaitzeko 10 kilometro falta zirela, tropelak harrapatu egin zituen. Azken metrotan, Petacchi sprinter itzelak ez zien aukerarik eman aurkariei.Pablo Lastrasendako izan da denboraldi hasierako itzuli hau, 20:33:15eko denborarekin. Jorge Azanza altsasuarrak 33. postuan amaitu du itzulia, liderrarengandik 9:34ra. Bere taldekide Mikel Astarloza, berriz, podiumetik 4 segundora geratu, 4. postuan.