Ulibarrenaren eskultura gaixo dago

Guaixe 2008ko otsailaren 21a

Hura lekuko mutu den moduan bera begiratzen duten altsasuarrak azken aldian ohartu dira eskultura ez dagoela bere onean. Elizaren atera ematen duen aldean, trenaren irudiaren bi aldeetara, oinarri ondoan bada denbora bi egur zati falta direla. Zehazteko dago berez erori ziren edo inork propio hautsi ote zuen. Pusketako batek 20 cm luze ditu eta beste biak txikitxoagoak dira. Haiek ukitzean egurra bigun-bigun dago eta zatitxoak erortzen dira. Eskulturan bertan ere hainbat zulotxo ikusten dira, intsektuek edo eginak izan daitezkeenak. Dirudienez, eman izan zaizkion tratamenduek ez dute egurraren gaitza geldiarazi. EskulturaJose Luis Ulibarrena Arellanok 1994an egin zuen eskultura. Hura egiteko langaia urtetan herriko plazan Altsasuko bizitzaren lekuko izan zen intxaurrondo zaharra izan zen. 1991ko abenduan kendu zuten plazatik gaixo zegoelako. Artistaren eskutan intxaurrondo zaharra Altsasu herria irudikapena bihurtu zen. Zain altsasuarrak eskulturak Altsasuko 28 irudi eta sinbolo biltzen ditu bere baitan: feminitatea, gizontasuna, nekazaritza, trenbidea, errementaritza, kobazuloak, basajaunak, hiru abeslari, ahuntza, dama bat, penaz dagoen arima, Mainamikirri sorgina, Garzia Ximenez erregea, txirrindularitza, ereilea, Altsasuko tontor eta gailurrak, pilotaria, uzta, artisautza, momotxorroak, gaueko eguzkia, jainkotasuna, inauteriak... azken finean, Altsasu eskultura batean.