Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
5 ordenagailu ere badaude eta haietan energia berriztagarrien inguruko kontsultak egin daitezke eta energia eolikoari buruzko informazio zabala jaso daiteke Iberdrola arlo horretan liderra baita. Horrekin batera, konpainiaren berri jakin eta hark sustatzen duen "huella verde" ekimenaren berri ematen du. Haren bidez etxeetako CO2 isuriak murrizteko moduak eman nahi ditu enpresak. Autobusean bertan alta eman daiteke. Horrekin guztiarekin batera, bisitariak energia kontsumoari buruzko jolasak ere opatuko ditu. Iberdorlaren autobusera edozein joan daiteke bisitan, baita taldeak ere. Azken horiek, hala ere, hobe dute aldez aurretik txanda eskatzea. Egunero, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara dago zabalik autobusa.