Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kangu udal ludotekak martxoaren 25etik 28ra, asteartetik ostiralera, eskainiko du programa hori. Hara joanen diren haurrek "jolas, jarduera eta tailerren bidez oporrak lagunekin gozatzeko aukera izanen dute". Plazak mugatuak dira. Ordutegiari dagokionez bi aukera eskaintzen ditu udal ludotekak. Aurrena 8:30etik 13:30era eta, bigarrena, 11:00etatik 13:30era. Kangu udal ludotekatik jakinarazi dutenez, lehen aukerako plazak betetzen ez badira bigarren aukerarekin taldea osatuko litzateke. Izena eman nahi duenak martxoaren 5era arteko epea du. Horretarako 012 doako telefonora hots egin behar da (8:00etatik 19:00etara). Ordaindu beharrekoari dagokionez, goiz guztia hartzen duen aukeragatik 30 euro ordaindu beharko lirateke eta erdia goiz erdia ematen dutenek. Ordainketak banku-txartelaren bidez eginen dira. Kangu udal ludotekak hobariak emanen dizkie programan izena eman duten familia bereko kideei edota arduradun bakarreko familiei. Horretaz gain, eguberrietan sartzeko zegoen baremo bera indarrean da. Hala, familia, lana eta adinaren araberako puntuak emanen dira eta horiek bidez zehartuko da dute parte hartzeko lehentasuna duten haurrak zein diren. Informazio gehiagorako 948.467 471 telefonora deitu edo ludoteka@altsasu.net e-posta helbidera jo.