Damiana Rodriguez Leonek irabazi zuen tarta lehiaketa

Guaixe 2008ko otsailaren 26a

Epaileek erabaki zuten lehen saria Damiana Rodriguez Leoni eta bere kafe tartari ematea. Bigarrena izan zen Reyes Palacios. Lehiaketan parte hartu zuen bakarrak sagar-bizkotxoa aurkeztu zuen. Hirugarren saritua Guadalupe Rico izan zen. Berak ahabidun gazta tarta egin zuen lehiaketarako. Hirurek ere zilarrezko azpitxo bana eta pasta kutxa bana jaso zuten sari gisa. Epaileek jakitera eman zutenez "oso borrokatua" izan zen lehia. Sarituez gain, lehiaketan parte hartu zuten Cecilia Jorga, Encarnación Horna, Catalina Quesada, Carmen Castellanos eta Eugenia Sevilla. Parte-hartzaile guztiek gastuak estaltzeko 10 euro jaso zituzten. SarituaDamiana Rodriguez Leonek saria jaso ondoren "urduri" zegoela aitortu zigun. Telefonoz ere hitz egin zuen bere 6 seme-alabetako batekin, berria emateko. Lehiaketan estreinakoz parte hartu zuen eta "oso pozik" zegoen jasotako sariarekin. Jakinarazi zigunez, bere tarta esnegainaz eta kafez egina dago. Orea egin eta izozkailuan sartu zuen. Azaldu zigunez, tarta "oso goxoa, suabea da". Gainera, beste abantaila bat omen du, "ez du betetzen".