Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Merezita irabazi zuten altsasuarrek Donezteben. 14. minutuan aurreratu ziren sakandarrak, Fernandezen golari esker. Atsedenaldira joan aurretik, berdinketa gola sartzeko aukera eduki zuten etxekoek, baina ez zuten penaltia probestu. Altsasu jokalari bat gutxiagorekin geratu zen bigarren zatian, baina, hala ere, lan bikaina egin zuten defentsan eta aldeari eutsi zioten.Garaipen garrantzitsua izan da Altsasuko taldearendako, bi postu egin baititu gora: 5 partidutik 3 irabazita eta beste bat berdinduta, 10 puntu ditu Altsasuko taldeak eta sailkapen nagusiko 2. tokian dago, Bidezarra liderrarengandik bi puntura. Hala ere, puntu bakarrera ditu atzeko bi taldeak. Horietako baten aurka du hurrengo lehia, 4. tokian dagoen Artajonesen aurka. Ea orain arteko bideari eusten dioten altsasuarrek.