Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kima euskara taldeak parte hartzaile guztiak zoriondu ditu eta, aldi berean, jakinarazi du apirila bitartean ez dela jokaldi berririk izanen. Jakina denez, Batixabi jokoa hizkuntza kolokiala eta euskalkia gazteen artean zabaltzeko asmoz garatzen du Kimak. Bestalde, Altsasuko AEK-k eta Kima Euskara Taldeak "penaz" jakitera eman zuten ostegunerako antolatuta zuten Euskarari Play lehiaketa bertan behera gelditu zela. Arrazoia "gutxieneko parte-hartzaile kopururak" ez zuela izena eman. Bi erakundeek ere lanean jarraitzeko asmoa azaldu dute eta lehiaketa antolatzen lagundu dituzten "laguntzaile eta babesle guztiei eskerrak" eman dizkiete.