Horiek guztiak eta pertsonaia eta gertaera gehiago biltzen dira Ni ez naiz txotxolo! antzezlanean. Bi aktorek, Olatz Beobidek eta Kepa Errastik jokatuko dituzte paper guztiak. Txotxongiloen laguntza, musika eta dantza izanen da eskenatokian. Dena Edi Naudo zuzendariaren begiradapean. Pok produkzioak konpainiak Iortian taularatuko duen lana Aizpea Goenagak idatzi du. Egileak berak dioen moduan "gaur egungo gizartean eta haurren munduan hain hedatua dagoen bakardadeaz hitz egin nahi dugu". Hori bai, "neska mutilek erraz ikusi eta ulertuko duten egunerokotasunaren bidea jorratuz, alegia, beren munduan jarri eta kontakizuna beren mundutik erakutsiz." Ni ez naiz txotxolo antzezlanaren emanaldia domekan izanen da, 17:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunean.