Altsasuko Udalak Cederna-Garalurrekin batera landutako orientazio-kanpaina hori 2004. urtetik dago martxan. Aralarko Mikel Donea DBHIko, Iñigo Aritza ikastolako eta Sagrado Corazon ikastetxeko 244 ikaslek parte hartu dute otsailean garatu den kanpaina horretan, bakoitza bere ikastetxean eta bere klasearekin. DBHko 3. mailan ari diren 132 ikasleak generorik gabeko lanbidea aukeratzeko azalpenak eman zituen tailer batean parte hartu zuen. Bi saiotan banatu zen tailerra. Aurrenekoan estereotipotzat zer ulertzen den lantzen aritu ziren eta, bigarrenean, berriz, "erabaki profesionalak baldintzatzen dituzten barneko eta kanpoko mugatzaileak zein diren" aztertu zuten. Horretarako berdintasunerako kontsultora batek propio prestatutako unitate didaktiko batean oinarritu dira. DBHko 4. mailako 112 ikasleek kanpainaren berri bi saiotan izan zuten ere. Lehena "lan merkatuaren ezaugarriak eta zonaldeko lan merkatuari" buruzkoa eta bigarrena "eskaturiko perfil profesionalei" buruzkoa eta "lana bilatzea edo sortzeari" buruzkoa izan zen. Ikasle horiei beharrezko azalpenak Cederna-Garalurreko Nerea Saizar teknikariak eman zizkien. BerritasunaLanbide-hautaketa eta lan-merkatua: hauta ezazu generorik gabeko lanbidea kanpainako berritasuna da argitaratu den liburuxka. Gida horren bidez "kanpainaren zergatia eta aukera profesionala egiterakoan zer nolaka gauzak hartu behar diren kontutan" azaldu nahi zaie familiei.