Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aldi berean, PSNk udala arlo horretan lanean ari bada ere, "oraindik egiteko asko dagoela" azaldu zuen. Horrekin batera eskaera egin zuen: genero indarkeriagatik hildakoak egon diren hilabeteetan, udal bilkura hasi aurretik, udaletxearen aurreko aldean 10 minutuko elkarretaratzea egitea. EAE-ANVren galderakOtsailaren erdialdera Nafarroako egunkari batek argitaratu zuen Altsasuko Udalak "heldu diren hiletan kale garbiketan espezializatua den enpresa bat kontratatuko du zerbitzu hori indartzeko". Albistea Lan eta Zerbitzuen arduradunak, Juan Migel Perez Hurtadok zabaldu zuen. Horren aurrean EAE-ANVk "kezkatuta" hori hala zen galdetu zion udalari. Erabakia oraindik ez dela hartu erantzun zieten. Bestalde, ekintzaileek Foruen plazan dagoen Jose Ulibarrenaren eskulturaren inguruan kezka azaldu zuten. Eskultura bere onera ekartzeko beharrezko mantenu lanak egitea eskatu zuten, "eskultura babestea merezi baitu". Alkateak udalak mantenu lanak eginen dituela adierazi zuen.