Trafiko norabideen aldaketa alde zaharrean

Guaixe 2008ko martxoaren 7a

Hori dela eta, Altsasuko Udaltzaingoak trafikoa alde zaharrean barna bideratzeko zenbait neurri hartu ditu. Alde zaharrera sartu nahi duten ibilgailuek Koxka tabernaren ondotik egin beharko dute. Ateratzeko, berriz, autoak eta furgonetak gaztetxeko aldapatik egin ahal izanen dute. Alde zaharretik atera nahi duten kamioiek, aldiz, institutu arteko errepidea erabili beharko dute. Trafiko norabideen aldaketak irauten duen bitartean Altsasuko Udaltzaingoak seinaleztapen berezia jarriko du eliza inguruan eta Zubeztia plaza aldean, aparkatzea debekatu eta ibilgailuak behar bezala pasatu ahal izateko.