Txirri, Mirri eta Txiribiton Altsasun

Guaixe 2008ko martxoaren 6a

Exkalibur eta zirkoaMartxoaren 10ean, astelehenean, Trikitraka Trikitron programako 145. atala grabatuko dute, denboraldi berriko 15. programa hain zuzen. Exkalibur izango da atal honen titulua, eta bertan Marsel magoak bere magia jokoren bat erakutsiko du eta Patxi Labordak dantza batekin joko bat egingo du. Jakina, Txirri, Mirri eta Txiribitonek ez dute huts egingo, eta haien ipuinaren bertsioaz aparte, Pintto Pintto, Aitonamonak txapeldun, Barre Egin eta Altza Pelipe! kantuak abestuko dituzte. Asteartean, martxoaren 11n, denboraldi berriko 16. saioa, Trikitraka-Trikitroneko 146.a, grabatuko dute Iortian. Habia una vez un... zirko! du izena. Alaitz Guridik abesti baten laguntzaz jolasean jarriko ditu bertara hurbilduko direnak, eta Kakusai maltzurkeriaren bat egiten saiatuko da. Txirri, Mirri eta Txiribitonekin hurrengo kantuak kantatzeko aukera izanen da: Bonjour Paris, Kattalin, Sudur Gorria eta nola ez! bukatzeko Altza Pelipe!Gela txikitik jarraitzeko aukeraAntolakuntzatik, ETBtik, adierazi digute dagoeneko sarrera guztiak agortuta daudela. Baina Altsasuko Kultura Sailak ETBrekin hitz egin du eta horri esker aipatu bi programen grabazioa ikusteko beste aukera bat sortu da. Txirri, Mirri eta Txiribitonen abenturak Iortia Kultur Guneko gela txikitik jarraitu ahal izango dira, gela nagusitik birtransmisioa egingo baita.Grabazioak Iortiako Gela Txikietatik jarraitu nahi dituztenek gonbidapenak Altsasuko Iortia Kultur Gunean jaso behar dituzte, asteartetik ostiralera 17:00etatik 21:00etara eta igandean 16:00etatik 17:00etara eta 19:00etatik 20:30era.