Puntu bat gehiago poltsara

Guaixe 2008ko martxoaren 3a

Parekatua izan zen Altsasu eta Artajones arteko norgehiagoka. Zuten guztia eman zuten bi taldeek, baina huts egin zuten aurkarien atean.Sailkapen nagusiko 3. postura jaitsi dira altsasuarrak, 2. postuan dagoen Zarramonza taldearen tanto kopuru bera eduki arren: 11. 4 puntura dute Bidezarra liderra. Datorren jardunaldian, azken aurrekoa den Beti Kozkorrekin jokatuko ditu indarrak.